Hasiera | Zer garen | Kontaktua | Harpidetza | Loturak

 Karmel.

Euskal Aldizkaria

Cesar Gallastegi

Cesar GallastegiElorrio, 1969.

Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta bertan gelditu zen, hasieran bekadun eta gero irakasle. Bitartean, zuzenbideko master bat, hainbat graduondoko ikasketa eta Zientzia Politikoetako lizentziatura eskuratu zituen. Euskararen ohiko titulu eta ikasketak ere landu zituen.

Unibertsitateko eskuliburu, lege-testu eta abarretan parte hartu du, zuzenbideko eskolak euskaraz eskaini daitezen. Horrez gain, euskararen eta zuzenbidearen arteko harremanei buruz ikertu eta idatzi du.   

Bibliografia

·    GALLASTEGI, Cesar – LOBERA, Gotzon – URRUTIA, Andres, Bergarako 1839ko ituna eta XIX. mendeko udal administrazioko beste testu batzuk euskaraz, Karmel 1999-4, 45-52.
·    GALLASTEGI, Cesar – LOBERA, Gotzon – URRUTIA, Andres, Euskarazko testugintza juridiko-administratiborako osagaiak: Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zirullarrak (1917-1920), Karmel 1999-4, 3-19.
·    GALLASTEGI, Cesar, Cadizko Konstituzioaren aldeko sermoia euskaraz, hirurteko liberalaren garaian (1820-1823), Karmel 2004-1, 39-58.


©2008 Karmel | Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting | Irisgarritasuna | XHTML | CSS2