(Beasain, 1964). Filologoa ikasketaz eta editorea lanbidez. Obra zabala osatu du, genero ugaritan; besteak beste: - Haur-literatura idatzi du: Estitxuk pirata izan nahi du, Ezin da ipuinik asmatu ala?, Joxemeren abentura saila, Karabana batean bizi naiz, Gurpil gainean nabil, Miss Txatarra, Tatuaje bat daukat eta zer?, Itsasoko loti ederra, Egun bat Petre Romanescuren bizitzan. - Gazteentzako kontakizunak: Harrika, Patakon, Irakasle alu bat, Obsexuen kluba, Kanibalaren kaiola, Txakurraren alaba. - Helduentzako ipuin bildumak: Hamalau, Errautsen distira, 16 ipuin amodiozko, Bihotz gosetien kluba, Arima enkoniatuak, Bizitza homeopatikoak. - Eleberriak: Bekatuaren itzala, Berriro igo nauzu, Gure barrioa 1975, Uda betiko balitz, Elvis hil zen urtean. - Autobiografia eta saiakeraren arteko lanak: Nerabearen biluzia, Errekarteko koadernoa, Arbelaren gainean. - Egunerokoa: Egunen harian, Paperjalearen dieta; antzerkia: Kanpotarrak maisu, Garai(a) da Euskadi, Hilerri itxia, Teleforo ez da Bogart, Heroien gaua, Amodioaren ziega…